“ELBERETH” taldea

ELBERETH

ELBERETH

Metal

www.myspace.com/elberethtaldea

52boto

Biografia

Elbereth taldea 2001 an sortu zen Legazpiko bost gazteek heavy metal talde bat sortzea erabaki zutenean. Haserako urteetan taldekideek beraien instrumentuak ikasten eta lehen abestiak “konposatzen” pasa zituzten. Legazpiko Humel elkartearen sorreran parte hartu zuten, haseratik Elberetheko partaideek pausuak beraien erara eman dituztenaren seinale.

Hainbat aldaketen ostean Iker Manso (ahotsa/gitarra), Ruben Sanchez (gitarra), Xabier Urkia (gitarra), Aritz Legorburu (Baxua) eta Eneko Maiz (bateria) taldekideekin egonkortu zen.

2005 ko Urrian, Irurtzungo Pikurock jaialdko maketa lehiaketa irabazi ostean lehen diska grabatzeko erabakia hartu zuten. Grabaketa lanak Gernikako Screamwaves estudioetan egin zituzten Manu Villasanteren gidaritzapean. Lan horren fruitu Gaueko Ilargia lehen diska kaleratu zuten Ortots zigilu independientearen laguntzarekin (2007). Heavy metal klasikoa eta thrash ikutua zituen lehen lan harekin taldeak EH mailako lehen kontzertu sorta eskeini zuen Legazpiko Dirty Shadows taldearekin batera, Burdinaren Indarra bira aurrera eramanaz.

Gaueko Ilargia diskaren aurkezpen bira amaitzean, Eneko Maiz ordurarte bateriaren atzean eseritzen zenak taldea uztea erabaki zuen. Bere ordez Expansion eta Mala Hierba taldeetan zebilen Xabier Etxeberria sartu zen. Xabier aspaldiko laguna izanik bereala taldeko martxa hartu eta bigarren lana izango zen Arimak Pizturik Dirau diska prestatzen hasi ziren. Bigarren diska Zizur Nagusiko MAV estudioetan grabatu zuten Miguel Aizpun en gidaritzapean eta berriz ere Ortotsen eskutik kaleratu zen. Heavy metala eta thrash metala nahasten zituen lanak, bai Euskal Herri mailan eta bai Espainiar estatuan harrera bikaian izan zuen. Horren erakusle taldeak Euskal Herrian, Espainian eta Frantzian eskeini zituen kontzertuak. Aurkezpen biraren erdian, Xabier Urkiak taldea uztea erabaki zuen. Ordezkoa aurkitzeko, lehendik laguna eta taldean aritutako Iker Otegirekin (Zertan, Mala Hierba, The Witols) kontaktuan jarri ziren, berarekin hirugarren lan izango zena prestatzen hasi ziren.

Estxegu lokalean urte bete abestiak prestatzen aritu ondoren hirugarren lana, berriz ere, MAV estudioetan grabatu zuten. Itzalitako Izarren lurralde hirugarren diska taldeak berak sortutako Gaueko Arimak disketxearen eskutik kaleratu zen 2012ko Apirilean. Soinu gogorrago eta azkarragoez osaturik 10 abestiek osatzen dute Itzalitako Izarren Lurraldea. Muturreko metala gustoko dutenaren seinale. Halere, melodia ere asegin dutenaren seinale dira diskako abesti sorta.

Banda guztiak ikusi

#BandenLehia2015

Eman botoak zure gogoko taldeen alde, partekatu zure sare sozialetan eta Bilbao BBKLive 2016 jaialdirako sarrera bonoa irabaz zenezake.