“Yoko Out” taldea

Yoko Out
Folk Rock Unclassifiable
Durango
299boto
Biografia
Badira urteak, agian 3, agian 4, agian 5…nork jakin? Yoko Out jaio zela; zenbakiek ez daukate garrantzirik talde eta proiektu honen sustraietan, zenbakiak denbora definitzen dute ta Yoko Out taldeak muga eta limiteak ekiditen ditu; gauza fisiko eta abstraktoak neurtzeari uko egin genion eta uhin ikustezinak baina entzungarriak jorratzera behartu genituen gure bihotzak. Bizi dugun errealitate gris eta monokromatiko honen diktadurapean, sentimenak eta besarkadak aldarrikatzen ditugu, aireak plastikozko poltsa bat dantzatzera gonbidatzen duen era berean mugiarazteko gizaki eta izaki guztiak aske eta zoriontsu izateko dauzkagun eskubideak. Ez gara perfektuak, guk aspaldi hartu gendun lekua galtzaileen aldamenean, inoiz lupetz artean bere aurpegia murgildu ez duenak nola ulertu dezake itsaso zabaleko ur urdin argitan eguzki distiratsu baten azpian biluzik igerian egotea zer den?
Nor gara
Ander (ahotsa), Gorka (gitarra), Txitxu (gitarra), Alain (bateria), Txerra (baxua), Joseba (armonika) eta Mikel (teklatuak).
Argitaratutako lanak
"poeta hiltzaleen hamarkada" 2009 autoekoizpena.
"portabentura" 2014 autoekoizpena.