Epaimahia
Banden Lehia 2015 :: Epaimahaia
Urtero bezala, publikoa eta epaimahai profesional batek aukeratzen dute zeintzuk diren banda finalistak eta zein izango den edizio honetako banda irabazlea, azaroaren 27an ospatuko dugun zuzeneko ekitaldian.
Aurtengo epaimahaia kide hauez osatuta dago:

ZURIÑE HIDALGO
Hesian musika taldeko abeslari eta musikagilea eta ETB1eko aurkezlea. Haur hezkuntzan diplomatuta eta haur / lehen hezkuntza zein musika irakasle aritua.

RITXI AIZPURU
Ritxi Aizpuru erredaktore izan da Muskaria eta El Tubo musika aldizkarietan eta prentsan idatzian kolaboratzaile, baita egun ere. 1990tik 2007ra disko argitaratzaile Oihuka diskoetxean, 2007tik aurrera Baga-Biga musika ideiak bulegoan diskoak argitaratzen ditu.

LEIRE PALACIOS
Ikus-Entzunezko Komunikazioan eta Giza Zientzietan lizentziaduna da. Gaztezulo aldizkariko musika kritikari eta erredaktorea da. ETB1eko Tumatxak musika saioko gidoilaria izan zen, Bifm irratiarekin eta Badok musika atarian kolaboratzen du.

LAST TOUR
Last Tour musika munduko enpresa gazte eta berritzailea da. Ekitaldi eta jaialdien antolaketaz arduratzen dira. Enpresa honek Bilbao BBKLive jaialdia antolatzen du ere.